2008ko Maiatza 15, Osteguna | Català
Zer gara?
:: Zabalgune
:: Txokoa
:: Turismoa
:: Jatetxea
Nor gara?
Berriak
:: Boletina
:: Euskara
:: Tailerrak
:: Dantzak
:: Txistu
:: Haurren Txokoa
Agenda
Talde egonkorrak
Sarean
Non gaude?
Ekintzak :: Euskara
 
2007/08 ikasturtea inoiz baino indarberrituago iritsi da Bartzelonako Euskal Etxera; izan ere, euskarako klaseez gain, euskara eta euskal kulturarekin zerikusi zuzena duten makina bat ekitaldi antolatu ditugu dagoeneko!

Euskarako klaseetarako eta Bogarako ehun eta hogeitabost ikasle inguruk eman dute izena. Matrikulazioa itxi dugu, beraz euskara ikasi nahi baduzu udara arte itxaron beharko duzu. Anima zaitez eta hasi Europako hizkuntza zaharrenetako baten altxorrak aurkitzen!

Hauek dira aurtengo ikasturtean aurrera atera diren taldeak, denak 130 ordukoak:

1. maila: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
1. mala: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
1. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
1. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
1. maila B: Granollersen asteartero 19:00etatik 21:30etara.
2. maila: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
2. mala: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
2. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
2. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
3. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
4. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
Mintzapraktika: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
Talde Berezia: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
BOGA: euskara on-line.
Haurren txokoa: ostiralero arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.

Guzti honez gain, aurten bigarren aldiz, Mintzalaguna proiektua jarri gura dugu martxan! Euskaldun zahar eta berriak elkartu eta Bartzelonan euskaraz aritzeko ingurune egokia sortzea lortu nahi dugu, eta musutruk gainera!

Edonola ere, hainbeste ikasi ondoren ikasitako hori praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango duzu Euskal Etxeak antolatzen dituen jaialdi eta ospakizun guztietan! Anima zaitez Euskal Herria Sonan musikarekin mugiltzera, edo San Tomas egunean txistorra eta sagardoa dastatzera, edo txikienei Olentzarorekin jartzen zaien irribarrea ikustera, edo San Sebastian egunean danborra jotzera, edo trikipoteoetan dantza egitera... Eskaintza ezin hobea topatuko duzu beti hemen, Euskal Etxean, Bartzelonan.

Gurekin harremanetan jartzeko deitu 93 310 22 00 telefonora edo bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera.
 
> Kokapen mapa zabaldu (beste leiho batean) <
Placeta Montcada 1-3   08003 Barcelona   93 310 22 00   barcelona@euskaletxeak.org