2008ko Maiatza 10, Larunbata | Català
:: Zabalgune
:: Txokoa
:: Turismoa
:: Jatetxea
Nor gara?
Berriak
:: Boletina
Ekintzak
:: Euskara
:: Tailerrak
:: Dantzak
:: Txistu
:: Haurren Txokoa
Agenda
Talde egonkorrak
Sarean
Non gaude?
Zer gara?
 
Hurbil zaitez Euskal Kulturara!!

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-xorta ederra eskainiz: liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian, Santa Ageda, Santo Tomas…), euskal musika instrumentu tradizionalen tailerrak, dantzak…

Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzek izen propioa dute eta Kataluniako ekintza-kulturalen artean bere lekua hartu dute. Horren adibide ditugu, esaterako, Euskal Musika eta Dantzak uztartzen dituen “Euskal Herria Sona” jaialdia, zeinetan udazkenero Euskal Herriko proposamen onenak gerturatzen dituzten eta “Literaldia”, apirilean zehar euskal idazleekin egiten diren poesia-errezitaldi eta mahai-inguruak.
Placeta Montcada 1-3   08003 Barcelona   93 310 22 00   barcelona@euskaletxeak.org