2008ko Maiatza 15, Osteguna | Català
Zer gara?
:: Zabalgune
:: Txokoa
:: Turismoa
:: Jatetxea
Nor gara?
Berriak
:: Boletina
Ekintzak
:: Euskara
:: Tailerrak
:: Dantzak
:: Txistu
:: Haurren Txokoa
Talde egonkorrak
Sarean
Non gaude?
Agenda
 
2008/05/02
Durangoko orfeoiaren saioa
12.30tan, Montserrateko monastegian.
20.30tan, Sitges-eko Sant Bartomeu i Santa Tecla elizan

2008/05/03
Durangoko orfeoia
20.00tan, El Vendrell-eko Sant Salvador parrokian.

2008/05/07
"Leihatila Beltza" liburuaren aurkezpena
Euskal ibaiei begiratu besterik ez dago budismoaren presentziaz jabetzeko. Arreta are txikiagoa eskatzen du, agian, tamainaren garrantziarekin konturatzeak . Mahoma txomingeroak bezain euskalduna zela jakitea ere ez da horren harrigarria. Nekezago sinesteko diogu “ Ni ez naiz inozoa” aldarrikatzen duen iragarkiko protagonistari,.. Ikusi bestela, eta irakurri “Leihatila Beltza”.
Taperware Kolektiboak errealitateaz egiten duen kritika azidoa aurkeztuko digu hitzez eta irudiz.
Maiatzak 7, Euskal Etxean, iluntzeko 20:00etan. Euskaraz eta katalanez.

http://www.literaldia.com/

2008/05/08
Kulturako bilera irekia
Arratsaldeko 6tan, kulturako batzar irekia deitua dago, Euskal Etxeko programa kulturala lantzeko asmotan: ekaineko programazioa, EH a la Mercè (hiru egunez kalean izango da Euskal Etxea, gure kulturaren arlo desberdinak erakutsiaz), EH Sona08 (euskal taldeen kontzertuak azaroan eta Bartzelona osoan barreiatuak) eta jendeak izan ditzaken beste edozein proposamen. Animatu zaitez eta parte har ezazu!!

2008/05/09
Ken Zazpi zuzenean
ARGIAK diska berriaren aurkezpena. L'Auditori-n, iluntzeko 10etan.

Sarrera: 15€ / 12€ Euskal Etxeko bazkideak (bazkide txartela leihatilan aurkeztuaz, kontzertuko egun berean).

2008/05/13
Euskal Herriko eskoletako hizkuntz aniztasuna: une garrantzitsuak, arrakastak eta jarrerak
Euskal autonomi elkarteko eskoletan, hiru hizkuntzetan oinarrituriko programa eskolarrek eman dituzten emaitzetan oinarrituriko hitzaldia eskainiko du EHUko nazioarteko harremanetarako errektore ordean den David Lasagabasterrek.

Centre de Suport del Barcelonès de la UOC, Av. Drassanes, 3-5,Barcelona. 19.00tan.

http://www.uoc.edu/portal/catala/difusio_i_publicacions/agenda/2008/agenda_072.html

2008/05/14
"Begirada gatazkaren gainetik": Ibon Egañaren eskutik
UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) Literatura Sailak “euskal gatazka eta literatura” gaia lantzeko idazle euskaldunak bildu zituen Biarritzen. Jardunaldi hauetako hitzaldiak “Maldetan sagarrak” liburuan argitaratu zituzten Ibon Egaña eta Edu Zelaietak. Liburu honetan oinarrituz, gai honi buruzko hitzaldi bat egingo du Ibon Egañak.
Euskal Etxean, 20etan, gaztelaniaz
http://www.literaldia.com/


2008/05/15
Salvador Puig Antich poesia errezitaldi musikala Koldo Izagirre, Joseba Tapia eta Carles Beldarekin.
Koldo Izagirre (1953) idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literatur genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Izagirrerekin batera hainbat alor jorratu dituen trikiaren maisu eta berritzaile den Joseba Tapia eta Carles Belda soinujole erne eta aditua arituko dira.
Iluntzeko 19:00etan Hizkuntz Eskolako Areto Nagusian.
http://www.literaldia.com/


2008/05/16
"Harresi ostean pareta" liburuaren aurkezpena, Terrassan
Salvador Puig Antic-en oroimenera eskainia, Koldo Izagirreren olerkiez, Erramun Landa artista plastikoaren irudiez eta Nora Ancarola artista plastikoaren bideo batez osatua. Iñaki MIngolarra eta Silvia Melgarejoren eskutik.

Ondoren, Koldo Izagirrek, Josepa Tapiak, Carles Beldak eta Jordi Donadeuk Harresi ostean pareta abestu eta errezitatuko dute.

22.30tan, Amics de les Arts i Joventuts Musicals, Carrer del Teatre, 2 - 08221 Terrassa.

2008/05/17
Bartzelonako udaberriko sari nagusia - Zesta punta
Vall d'Hebron-go frontoian, iluntzeko 6tan:

Lehen partida: Foronda-Etxeto vs Goixerri-Bilbao
Bigarren partida: Bereikua-Aizpitarte vs Otxoa-Aritz

Zure gonbidapena Euskal Etxean jaso dezakezu.
Ipuri gaba
Musikaz lagundurik, euskal ohitura eta mitologiari buruzko ipuin eta monologo gaua, Josune eta Sergioren eskutik.

Euskal Etxean, 22:30etan,euskaraz eta katalanez.
http://www.literaldia.com/



2008/05/18
Bartzelonako udaberriko sari nagusia - Zesta punta
Vall d'Hebron-go frontoian, eguerdiko 12tan, finala.

2008/05/22
“Euskal literatura: idazten duguna gara” Iñigo Aranbarriren eskutik
Komunitate bat erretratatzeko bide hoberik ez da idazten baino. Literaturaren bidetik, daukaguna eta ez daukaguna, gure amets eta ahanzturak agerian uzten ditugu.Iñigo Aranbarri idazleak (Azkoitia, 1963) eskainiko digun hitzaldiak, modu orokor batean bere literaturan bidez euskal gizartearen erretratua marraztu nahi du. Poeta gisa ezagun bada ere, bigarren nobela publikatuko du hemendik gutxira Iñigo Aranbarrik (Azkoitia, 1963), “Zulo bat uretan” izenekoa. Poema bildumak, aldiz, ugariagoak ditu, “Jonas Poisson” (1986), “Dordokak eta elurrak” (1989) eta “Harrien lauhazka” (1998), bai eta saiakera liburuak ere (“Hitzak eta giltzak” (2001) edota “Hizlandia” (2006) horren adibide).

UABen (Letra Fakultatea, 114 Aula) 13etan eta 20etan Euskal Etxean. Euskaraz eta gaztelaniaz.
http://www.literaldia.com/

2008/05/23
Afari soziala - Bertso afaria
Bertsolari eta garrotinek girotutako afaria. Hauek Euskal Herriko literatura eta ahozko arte esanguratsuena hurbilduko digute, Hamaika Bertute bertsolari kolektiboko partaideekin.
Arrai pastala entsaladarekin, arkume menesta eta sagartarta, kafea eta patxarana. 10€ bazkideak eta 14 bazkide ez dinerek. Maiatzaren 21a baino lehenago apuntatu behar da. Euskal Etxean, 21etan. Euskaraz eta katalanez.
http://www.literaldia.com/

Al Ar Az Og Or La Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
ko Ikusi>
 
Placeta Montcada 1-3   08003 Barcelona   93 310 22 00   barcelona@euskaletxeak.org